XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fenizia Berria
Tir Berria
Sidon Berria
Garar (1808)
Euskal Herri Berria.

Gorabehera hauek erakutsi zuten bezala, bakearentzat arriskugarria izan zitekeen Euskal Herriko Erakunde eta ohitura nahiz klase agintari edo herriarekin aurrez aurre jokatzea.

Zoritxarrez, kontra jokatu behar hau ez zen Iraultza jaio berriarena bakarrik.

Borbondarrak Espainiako koroa hartu zutenetik, Hegoaldean ere XVIII. mendean nahiko lan zuten euskaldunek beren nortasun politikoa defendatzen.

Hemengo gatazka ozpinduak Errepublikaren batekin ez baina Monarkiarekin izan ziren.

Horregatik, ez da sobera harritzeko Konbentzio-Gerratean (1793-1795) Hegoaldean gertatutakoaz.

Espainia eta Ingalaterra gerra prestatzen ari ziren Errepublika Iraultzailearen aurka.

FENIZIA BERRIA (1808)

Garat-ek proposaturiko Euskal Herriaren antolamendu politiko honek, guretzat harritzekoa izanda ere, garaiko itxaropenak ematen dizkigu aditzera: Euskal Estatuak Euskal Herri osoa bil zezakeen honela, hiru eskualdetan banatuta, Europa napoleondarraren barnean.

Ez da ahantzi behar Napoleon-en Europa berria urte haietantxe antolatu zela, Europaren aurpegi politikoa osoki berreginez.